Erraiak

Asteburua jaioterrian pasa ondoren, etxera iritsi eta bikotekidearen oharra topatuko du mahaian, euren arteko harremana amaitu dela jakinarazten diona. Une horretatik abiatuta, iraganeko gertaerak kontatuko dizkigu, izandako bikote harremanen gorabeherak eta nondik norakoak, batez ere. Orain arte euskaraz ikusi ez dugun biluztasuna dakarkigu elgoibartarrak, falta genuen ahotsa eta kontaera. Hasieran esaldiak luzeegiak iruditu arren, hartu sakon arnasa eta jarraitu, kontakizunak harrapatu egingo zaitu eta.