Erosketak bosteko batekin ordaindu?

Erosketak bosteko batekin ordaindu? Suedian gertatzen ari da; biztanleak mikrotxip bat sartu dute beren azalean, eta harekin erosten dute! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/erosketak-bosteko-batekin-ordaindu/@@download/image/microchip.JPG
2018/07/16
berria
Suedian gertatzen ari da; biztanleak mikrotxip bat sartu dute beren azalean, eta harekin erosten dute!
Erosketak bosteko batekin ordaindu?

Geroz eta argiago daukagu Black Mirror telesaileko etorkizun beldurgarria hemen dugula, eta albiste honek konfirmatzen du. Suedian, biztanleek nahikoa dute eskumuturra aurkeztu erosketak ordaintzeko. Ez diguzuela sinisten? Dagoeneko 3.500 biztanlek dute mikrotxipa beren gorputzetan.

Eskumuturreko txipari esker, suediarrek ez dute beste ezer behar erosketak egiteko, hegazkineko txartela eskuratzeko eta NANa erakusteko. Sistema honi biohacking deitzen zaio, eta ez dute soilik erosketetan gelditu nahi; etorkizun hurbilean gorputza teknologiaren bitartez hobetzeko lanean ari dira. Pozgarria ala beldurgarria?