Erosiko zenuke mila euroko alkandora hau?

Gezurra badirudi ere, dagoeneko agortu da!

Lehen begiratuan, ez dirudi alkandora bat, hiru baizik; marra gorriak ditu alde batean, urdinak bestean, eta sugar biziak behean. Ezinezkoa dirudi dena elkarrekin egotea, eta halere, hortxe daude; Pradak diseinatutako alkandora da, eta mila euro balio ditu. Edo zituen; dagoeneko agortu egin da, gezurra badirudi ere.

Zergatik jarri da alkandora bitxi hau horren modan? Alde batetik, famatuek jantzi dutelako; Jeff Goldblum aktoreak (Jurassic Park) Jimmy Kimmelen showean jantzi zuen, eta baita Pusha T musikariak edota Marc Goehring moda diseinatzaileak. Bestetik, Pradak modan jarri ditu barbakoa-alkandorak; irudi deigarriekin eta itxura xelebrea emanez, 90ko hamarkadara itzultzen gaituzte. Eta zuk, jantziko zenuke?