Ermitauen moduan bizi diren gazteak

Ermitauen moduan bizi diren gazteak Txinan, geroz eta gehiago dira bizitza modernoaren estresetik ihesi mendiko monasterioetara bizitzera doazen gazteak; fenomeno hau tradizioetara bueltatzeko nahiarekin ere lotu dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ermitauen-moduan-bizi-diren-gazteak/@@download/image/tranquilidad_bosque_.jpg
2017/09/12
berria
Txinan, geroz eta gehiago dira bizitza modernoaren estresetik ihesi mendiko monasterioetara bizitzera doazen gazteak; fenomeno hau tradizioetara bueltatzeko nahiarekin ere lotu dute.

Summoin The Recluse, Elle Xuren dokumentalak, Txinako gazteen azken urtetako tendentzia jasotzen du. Geroz eta biztanle gehiago dituen herrialdean, gazteak bakardadearen bila mendietara joaten hasi dira, bertako monasterio ezkutuetan ermitauen antzeko bizitza eramanez.

Ziztu bizian dabilen hiriko mundu kaotiko eta zaratatsutik ihesi, gazte hauek bake eta isiltasun bila doaz naturara, harekin erabat deskonektatuta sentitzen direlako. Tradizioak ahaztu dituztela ere sentitzen dute, jada ez dute taoismoa ezagutzen, ezta budismoa edota konfuzianismoa ere. Txinako hiru erlijio garrantzitsuenekin berriro komunioan jartzeko bizitza ermitauaren hautua egiten hari dira beraz hainbat gazte.

Dokumentalak jasotzen duenaren arabera, gazte hauek herrialdeak berriki besarkatu duen kapitalismo bortitzetik ihes egiteko ere hautatu dute bizitza ermitaua.