Erlojurik gabe, atzerapenik ez
US Postal AEBetako posta zerbitzua erlojuak kentzen hasi da haren 37.000 bulegoetan. Enpresak dioenez, neurri honekin, bulegoak estandarizatu nahi dituzte. Era berean, bezeroek erlojuari baino posta zerbitzuari berari erreparatzea nahi dute. Bezeroen bertsioa oso ezberdina da: US Postalen zerbitzua nahiko kaskarra da, gutunak berandu iritsi ohi dira, eta beraz, erlojuak kenduta, atzerapenak ezkutatu nahi dituzte.