Erice handia, handienekin

Victor Erice donostiarrak Europako zuzendaririk handienekin batera film kolektibo batean parte hartuko du berriz ere. Oraingoan, Guimaraes 2012 Europako Kultur Hiriburuaren karietara, Historias do cinema filmeko pasarte bat errodatuko du Ericek, Vidrios partidos izenekoa. Gainontzeko pasarteez Manoel de Oliveira, Pedro Costa, Aki Kaurismaki edota Jean-Luc Godard arduratuko dira. Filmak Portugaleko kultura eta memoria historikoa izango ditu hizpide, eta Ericek XIX. mendeko ehun fabrika handienaren testigantza jasoko du.