
Erdaratutako euskarazko hitzak
Frankismoaren zentsuraren ondorioz, euskarazko liburu asko argitaratu gabe geratu ziren. Eta argitaratutakoei aldaketa handiak egin zizkieten. Manuel Lekuonak 1921ean argitaratutako “Bitoriako Eliz-Barrutirako Kristau-Ikasbidea”-ri, adibidez, honako hitzak aldatu zizkion administrazio frankistak: ikasbidea (“dotriña” jarri zuten), gotzaia (obispoa), eskerra (grazia), aitortza (penitentzia)…