"Eraztunen Jauna: Botorearen Eraztunak" telesaila euskarazko azpidatziekin estreinatu da!
Orain arteko telesailik garestiena den "Eraztunen Jauna: Boterearen Eraztunak" telesaila euskaraz ere estreinatu da mundu osoan Amazon Prime Video plataformaren bidez.
The Lord of the Rings-en pelikulak sekulako fenomenoa izan ziren. Bada orain, honen prekuela telesail moduan aurkeztua izan da Eraztunen Jauna: Boterearen Eraztunak izenburupean.
Eraztunen Jauna: Boterearen Eraztunak euskarazko azpidatziekin mundu osoan kontsumitu ahalko dira. Oraingoz lehengo bi atalak daude eskegita Amazon Prime Video plataforman, baina lehen denboraldia zortzi atalek osatuko dute. Plataforma ezagunak adierazi du egun edo aste batzuk barru atal hauek guztiak euskaraz bikoiztuta ere egongo direla. Katalanez jada bikoiztuta daude, euskarazko mandatua ez omen da garaiz iritsi, ordea, eta horregatik atzerapena.
Telesaila bost denboraldik osatuko dute eta ikusi beharko da zein puntutaraino jarraitu ahal izango den euskaraz. Oraingoz azpidatzitako bi atal ditugu. Gozatu ditzagun euskaraz!