Eraso sexistak egin dituzten atzerritarrak, Australiatik kanporatuak

Gainera, herrialdean ezingo dira sartu emakume edota haurren aurkako krimenengatik urtebete edo gehiago kartzelan eman dutenek.

Australian serio jarri dira eraso sexistekin, eta hemendik aurrera, herrialdetik kanporatuko dituzte emakume edota adingabeen aurkako erasoak egin dituzten atzerritarrak. Horrekin batera, ezingo dira herrialdean sartu halako krimenegatik gutxienez urtebeteko kartzela zigorra izan dutenek. 

Hain zuzen, bertako agintariek neurri zorrotzak dituzte bisitariekin, eta berriki gogor jarri dira eraso sexisten aurka, zero tolerantziako politikak martxan jarriz.