Eraso lesbofoboa salatu du Irantzu Varelak

Kazetariak eraso fisikoa eta isekak jasan ditu bere bizilagunarengatik.

"Lesbiana zikina", "emagaldua", "zikina"... birao horiek jaso zituen Irantzu Varelak bere gizonezko bizilagunarengandik, lau ukabilkadarekin batera. Halaxe salatu du kazetari eta aktibista feministak bete Twitter kontuan; erasoaren arrazoia, papera birziklatzeko desadostasunak. 

 

Varelak azaldu duenez, bere etxeko atarian hainbat kartoi zituen birziklatzera eramateko; halako batean, bizilagunak txirrina jo, eta bere emaztea eta alaba presente zeudela, lau ukabilkada jo zizkion, biraoen artean. Varelari eraso egin dion bizilaguna Basauriko Udaleko arkitektoa da, nahiz eta udalak adierazi duen gizonak jadanik ez duela haiekin lan egiten. Ertzaintzan salaketa jarri du kazetariak.

Ez da Varelak jaso duen lehen eraso lesbofoboa; sare sozialetan hainbatetan jasan ditu erasoak, eta kolaboratzaile den Pikara Magazineren egoitzan edota Faktoria Lilan hainbatetan agertu dira pintaketak.