Eramos pocos

Borja Cobeaga donostiarraren film laburrik nabarmenena. Emazte eta amak etxetik alde egin ostean, aita-semeek amona zahar-etxetik aterako dute, amaren lekua beteko duen esperantzaz... Alejandro Tejerías Pelanas, Ramon Barea eta Marivi Bilbao zena protagonista dituen komedia beltza 2006ko Oscar sarietan urteko film laburrik onena izateko bost aukeratuen artean egon zen.