Eraikuntza eta Hirigintza ardatz duen I. Gazte Argazki Lehiaketa martxan

14-25urte bitarteko gipuzkoar gazteentzako argazki lehiaketak eraikuntzari buruzgazteek duten ikuskera ezagutzea du helburu. Argazkiak aurkezteko epeaekainaren 22an amaituko da.



Lehiaketarako aukeratu duten gaia Eraikuntza eta Hirintza Gipuzkoan da. Argazki kamerarekinzein beste euskarri digital baten laguntzarekin lortutako irudiak aurkeztuahalko dira. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez sei argazki aurkezteko aukeraizango du, eta Argazkilari Elkartearen egoitzan entregatu beharko dira.

Donostiako ArgazkilariElkarteko kideek eta Eraikuntza Institutuko arduradunek osatuko dutenepaimahiak bi sari banatuko ditu: Fnac dendetan gastatzeko 200 euroko erosketa-txartela irabazlearentzat eta 150 eurokoa bigarrenarentzat. Lehiaketara aurkeztutako argazki hoberenekin erakusketa egingo dute hilabete amaieran Punto Dendan.

DonostiakoEraikuntza Institutuaren 25. urteurrena ospatzeko antolatu diren ekitaldienbaitan dago I. Gazte Argazki Lehiaketa hau, eta Gipuzkoako ArgazkilariElkartearen babesa du.