Equilibrium **

Kurt Wimmer zinema zuzendariaren film honek Farenheit 451 eta Bai mundu berria zientzia-fikziozko nobela giltzarrien arteko nahasketa dirudi. Istorioa etorkizun ilunean dago girotua, eta etorkizun horretan, gizakiek debekatua dute sentimenduak sor ditzakeen ezer erabiltzea: ez libururik, ez musikarik, ez artelanik,… barren-barreneko gabeziak estaltzeko, prozium izeneko droga ematen diete. John Preston lege zaindaria arauak hausten dituztenen aurkako borroka etengabean dabil. Baina, egun batean, prozium droga dosia galdu, eta haren balore-eskala erabat aldatuko da. Ikusgarria, baina hutsala. Wachowski anaien piroteknia  arranditsua atsegin duzuenontzat soil-soilik.