Epai historiko bat dela eta, Shell petrolio-enpresak, bere gas igorpenak erdira murriztu beharko ditu aldaketa klimatikoaren erruduna izateagatik

La Haya-ko (Holanda) tribunalak erabaki du erakundearen CO2 igorpenak ia erdira murriztu behar direla Lurraren Lagunak deitutako erakundeak jarritako eskakizunaren ondoren.

Holandar justiziak mugarri bat ezarri du: La Haya-ko tribunalak Shell petrolio-enpresa ezaguna kondenatu du bere CO2 igorpenak %45 murriztera behartuz datozen hamar usteetan. Tribunalaren ustez aldaketa klimatikoaren erruduna da. 

Atzo irakurritako sententzia Lurraren Lagunak jarritako eskariaren ondoren dator eta erabaki honek "auzi klimatikoak" beste herrialdeetan ugaltzeko bidea ireki du.

Epaiak azaltzen du "giza eskubideen urraketaren mehatxu bat dagoela" bizitzarako eskubideari dagokionez eta enbarazurik gabeko familiako bizikidetzarako, eta azpimarratzen du, erakundeak, eskatzen zaiona berehala bete behar duela, bere klima politika ez delako "nahikoa zehatza". Epaileak baieztatu du Shell arduraduna dela bere produktuek eta hornitzaileek igortzen dituzten gasena. 

Lurraren Lagunak erakundeak Shell-en aurka demanda bat jarri zuen 2019an, sortzen zituen kalte ekologikoengatik. Bere argudiaketak zihoen petrolio-enpresak eragiten zituen kalte guztiak ezagutzen zituela, eta publikoa desinformatzeaz gain, petrolio zulaketak egiten jarraitu zuela. Holandako tribunalak ulertu du petrolio-enpresa aldaketa klimatikoaren eragilea dela, eta horregatik, berotegi efektua eragiten duten gasak murriztera behartu du. Honela, bere ekintzak orekatu beharko ditu beste ekintza jasangarriekin, adibidez, zuhaitz sail bat landatuz.