Entzuten al duzu GIF hau?

Gif-ek ez dute soinurik, baina milaka pertsonek gif hau entzuten dute!

 

Gif-ek ez dute soinurik; ez, goian ikusten duzuenak ere ez. Dena den, birala bihurtu da gif-a, milaka pertsonek golpea entzuten dutela esan dutelako. Lisa DeBruine, Glasgow hiriko Psikologia eta Neurozientzia irakasleak partekatu du gif-a, eta dagoeneko 28.525 aldiz bertsiotu dute.

 

Batzuk entzuten dute, besteek ez; sekulako eztabaida sortu da sarean. Dena den, gehienek diote soinu 'gor' bat entzuten dutela. Gif-a Happy Toast artistak sortu zuen duela hamar urte, eta ez zuen uste halako arrakasta izango zuenik; baina, zergatik entzuten dugu?

 

Erantzuna oso sinplea da; gure burmuinak irudiak sortzen duen soinurako ilusio hori betetzen du automatikoki; hau da, garunak badaki irudian agertzen den salto horrek soinua eragingo lukeela, eta berak betetzen du hutsune hori. Eta zuk, entzuten al duzu?