Entzumenezko gailua duen Barbie panpina

Panpina inklusiboak merkaturatzen dabil Mattel azkenaldian, eta oraingoan, entzumenezko gailua duen Barbie-a kaleratu du.

Mattel jostailu marka ezagunak entzumenezko gailua duen lehen Barbie panpina kaleratu du, panpina inklusiboen bildumaren barruan. 

Bilduma honetan jada badago gurpildun aulkian dagoen Barbie-a, bitiligoa duena, protesiduna eta ilerik gabea, beste askoren artean. 
Erakundeak hauxe adierazi du: "Harro gaude entzumenezko gailua duen Barbie-a aurkezteaz. Honekin, haurrei errealitate ezberdinak irudikatzeko aukera eman nahi diegu". 

Modu honetan, marka ezagunak, estereotipoekin hautsi nahi izan du, munduan dagoen dibertsitatea beren produktuetan islatuz; izan azal kolore ezberdinak merkaturatuz, ile mota ezberdinak, garaierak edo proportzio askotarikoak. 

Barbie 1959. urtean merkaturatu zuen lehengoz Mattel-ek. Bere sortzailea Ruth Handler izan zen eta panpina ezagunaren izena bere alaba Barbararen omenez jarri zion.