Enpresari apala
Yukio Sakamoto japoniar enpresari bat da. Elpida Memory lantegiko burua, zehatz esateko. Mundu mailako krisiak kezkatuta, Sakamotok azaroko eta abenduko soldatarik ez jasotzea erabaki zuen. Baina ez hori bakarrik, izan ere, datozen hilabeteetan soldata erdia baizik ez du jasoko. Eta horrela jarraituko omen du, enpresaren egoera hobetu bitartean. Keinu polita soldata erdiarena, baina
gu ere ederki biziko ginateke, erdia ez, bere laurdena jasota!