Enpresa batek aire freskoa botilaratuta saltzen du

Salmentetan joera bilakatu da botilaratuta airea eta 105 dolar ingurutan saltzen da.

Postmodernitateak hainbat berrikuntza teknologiko oparitu dizkigu, baina baita kontraesan ugari ere. Teknologiak gure inguruarekin erlazionatzeko modua aldatu du, baina aldi berean naturarekiko konexioa ez galtzearen beharra ere erakutsi digu. Hain da horrela, hiri handietan, horren funtsezkoa den aire aratzaren gabezia dagoela. Honen aurrean, erakunde ezberdinek sekulako negozio ideia izan dute: aire garbia diru bihurtzea! Eta ezustekoa bada ere, aire freskoa botiletan saltzearen ideiak sekulako arrakasta ukan du. 

Honelako produktua eskaintzen duen erakundeetako bat Coast Capture Air deitzen da eta “itsasertzeko airerik freskoena biltzen” saiatzen da, ondoren botiletan sartzeko eta 105 dolar ingurutan saltzeko. Negozio biribil honen hastapenetan helburua airearen kalitatea hiri handietan bermatzearen aldeko kontzientzia sortzea zen. Zentzu horretan, aire garbidun botilak, osasuntsu bizitzeko funtsezko baldintza den airearen oroigarri bezala saltzen ziren. Alta, kontsumitzaileak, ideiari, erabilera praktikoagoa ematen hasi ziren. 

Egunero aire freskoa inhalatzeko erosten zituzten botilak eta aipatu zuten produktua kutsaduraren efektu kaltegarrien aurka baliagarriak zirela. Erakundeak, jokabidea hau behatzean, airea biltzen jarraitzeko asmoa agertu zuen, Erresuma Batuko mendietako airea botilaratuz. Egun negozio arrakastatsu batean bilakatu da eta, aipatu bezala, botila bakoitza 105 dolarretan merkaturatzen da. 

Zaila da ulertzea nola ordaindu daitekeen diru kopuru hori horren oinarrizkoa den elementu batengatik, baina salmenta kopurua etengabe hazten ari da. Hain da horrela, Coast Capture Air ez dela aire garbian begia jarri duen erakunde bakarra. Vitality Air edo Air de Montcuq bezalako markak ere airea botilaratzen dute modu ofizialean. Negozio honetan lehen postuan dagoena, berriz, Suitzako Genuine Montain Air erakundea da. Suitzako Alpeetako airea botilaratzen omen du eta bakoitza 167 dolarretan saldu! 

Bere aldetik, Coast Captur Air erakundeak azaltzen du bere lankideek ahal duten guztia egiten dutela Erresuma Batuko itsasertzeko airerik garbiena eskuratzeko. “Bidriozko gure botila bakoitzak itsasertzeko airerik aratzena biltzen du, Erresuma Batuko kostarik birginenetatik eskuratua” dio bere webguneak. 

Aipatzen dute, baita ere, kalitate kontrol bat igarotzen duela botila bakoitzak: “Botilaratzen dugun aire horren kalitatea kontrolatu eta neurtzen dugu. Sentsibilitate altuko makinariak erabiltzen ditugu gure airearen araztasuna bermatzeko botila bakoitzean”.

Argi dagoena da merkatu berri honek eztabaida ugari sortu duela ingurumenaren aldeko pertsonen aldetik. Izan ere, bizirik dagoen izaki ororen bizitzeko beharrezko elementua da airea. Produktua kritikatu dutenek diote ezinbestekoa dela naturarekin berriz ere konektatzea eta ulertzea planetaren zaintzak guztion beharra duela eta guztioi eragiten digula. Eurek argi dute: “Aire garbia ez litzateke botiletan saldu behar”.