Energia berriztagarri berri batek "ezerezetik" sortzen du elektrizitatea
Energia berriztagarri berri bat aurkitu dute txiripaz. Energia iturri berri honen oinarria aireko hezetasuna da. Honi esker elektrizitatea "ezerezetik" eskuratu liteke.
Historiako aurkikuntza garrantzitsuenetakoak zoriari zor dizkiogu, erabateko kasualitateari. Massachusetts Unibertsitateko Jun Yao irakasleak zorte-kolpe horietako bat izan zuen airearen hezetasuna neurtzen zuen gailu baten garapenean lanean ari zela. Ikasle batek gailua entxufatzea ahantzi bazuen ere, makinak funtzionamenduan jarraitu zuen, seinale elektriko ahula igorriz. Honela, nahi gabe, energia berriztagarri berri batekin topo egin zuten.
Jazoera honen ondoren, gertatutakoa ikertzen hasi ziren eta emaitzak nahikoa itxaropentsuak dira. Euren esanetan gai dira elektrizitatea "ezerezetik" sortzeko. Unibertsitateko ikertzaileek "ezerezetik" energia sortzen duen proteina bat erabili dute gailu berri hau sortzeko.
Jun Yao eta Derek Lovely ikertzaileek Nature aldizkarian azaldu dute nola garatu duten gailu hau geobacter sulfurreducens bakterioa erabilita. Air-gen deitu dute, eta hezetasunari esker energia sortzen du.
"Literalki, ezerezetik elektrizitatea sortzen ari gara" baieztatzen du Yao-k. Asmakuntza honek ez du kutsatzen, eta gainera irtenbide berriztagarria eta kostu baxukoa eskaintzen du.
Yao-ren lan-taldeak ikertzen jarraitu du. Berriki Advanced Materials aldizkarian argitaratu duen artikulu batek frogatzen du ia edozein material, airean dagoen hezetasuna erabiliz, elektrizitatea sortzeko gai dela. "Edozein materialek sortu lezake elektrizitatea airetik, propietate jakin batzuk betetzen baditu", dio Yao-k. Bere ideia "sinplea" baldin bada ere hamaika aukerari atea irekitzen diola ere badio.
Bere aurkikuntzaren funtzionamenduan azaltzeko garaian, Yao-k gogorarazten du hodei bat ur tanten pilaketa baino gehiago dela. "Karga bat du, eta baldintza egokietan, tximista bat sortzeko gai da. Baina ez dakigu, modu fidagarrian, nola eskuratu elektrizitatea tximista batetik. Egin duguna eskala txikian hodei bat sortzea izan da, modu aurresangarrian elektrizitatea sortzen duena gizakiarentzat". Euren esanetan, asmakuntza honekin energia eskuratu liteke 24 orduz jarraian, asteko zazpi egunetan zehar.