Endemismoak eta Euskal Herria

Endemismoak inguru jakin batean baino topatzerik ez dauden landare eta animalia espezieak dira. Ingurune hau zabala edo txikia izan daiteke; uharteetan, esaterako, endemismo ugari daude. Espezie baten eboluzioa ekosistema mugatu batean gertatzen denean, inguruetara zabaldu gabe, endemismoa sortzen da. Espezie hauek normalean erakundeek babestuta egon ohi dira. Euskal Herrian ere badira endemismoak. Kostaldeko zenbait lekutan, adibidez, gure herriaren izena duen landare endemikoa topa daiteke: Armeria euskariensis.