Enblemak

Juan Mari Lekuonak Clara Janesen Emblemasen ale batean bertan eskuz idatzita eman zien opari liburuaren itzulpena Jon Kortazar eta bere emazteari. Hogei urteren ostean argiratu dute, Lekuonak euskal literaturari egindako ekarria azpimarratze aldera. Liburu interesgarria da oso, egituragatik bereziki, Janes idazle kataluniarraren poesia euskaraz irakurtzeko aukera emateaz gain itzulpenaren xehetasun denak eta Lekuonaren biografia ere jasotzeagatik.