En la ciudad ***
Adiskidetasuna eta giza-harremanak dira, beste behin, Cesc Gay zinemagile kataluniarraren kezka nagusiak. Bartzelonan dago girotua istorioa, eta, finean, 30 urte inguruko lagun talde baten bizipenen isla da. Adiskide onak diren arren, benetako sentimenduak ezkutatzen dizkiete elkarri. Maitasunarekin dute zerikusia, gainera, sekretu gehienek. Komedia eta drama fintasun handiz nahasi egiten ditu Krampack atseginaren zuzendariak En la ciudad iradokitzailean. Atsegin handiz ikusten filma da, zinez. Merezi du.