Empire
Lau diskok osatzen duten Box Set-a kaleratu dute Unwound baxu, gitar eta bateria hirukoteak. Grunge eztandarekin batera jaio ziren eta ordutik itzalean lan egin badute ere, ez dira inondik inora bigarren mailan kokatzekoak. Urteak ez ditu mainstraim bilakatu, are gehiago euren maila findu du, altxor usteldugabea bihurtuta. Kutxan taldean azken bi lan remasterizatu (Challenge for a Civilized Society, 1998. Eta Leaves Turn Inside You, 2001) bederatzi abesti berri, estudioko masterrak eta demoak aurki daitezke. Grunge, punk, postrock edota indie esentzial eta puruenean salto egiten dute. Dentsoa da, garratza, basatia... marabilla bat.