Emotional Mugger
Deigarria da ipurterre honek urtebetean diskorik atera ez izana. Lan berriak ez du inor ezustean harrapatu. Hala ere, inoiz baino ikusmin handiagoa sortu du. Horregatik akaso azalean No man is good three times leloa azaltzen da, badaezpada. Ez du horren beharrik ordea; distortsioa ardatz harturik, psikodelia, garagea, glama stonerra eta abarren berrikusketa egiten du bere estilo pertsonalaren barruan. Manipulatorek baino soinu zikinagoa du, nahita koherentzia ezaren sentsazioa emanaz. Alabaina, abestiak inoiz baino itsaskorragoak dira, errepikak baino abesgarriagoak direlarik riff gitarra eroak.