“EMOCIONADO”

Argentinan jaio zen Fidel Nadal, baina Angolako esklabuen ondorengoa da. 90eko hamarkadan Todos Tus Muertos taldea sortu zuen Nadalek, eta reggae, punk eta ska doinu biziak elkartu zituen sei diskotan. Disko horiek Gora Herriak-ek kaleratu zituen Euskal Herrian (Esan Ozenki-ren azpizigilua), eta horri esker, Todos Tus Muertos taldearen doinuak oso ezagunak dira gure artean. 2000. urtean Fidel Nadal bakarlari modura hasi zen, eta Emocionado hau da bere lan berria. Sustraidun reggaea, erritmo digitaletan oinarritutako baseekin, eta gazteleraz abestuta.