Eman izena Katapulta Tourren!

Izen ematea urtarrilaren 22ra arte egongo da zabalik, azkar ibili!

Artista zara? Orduan adi, albiste hau interesatzen zaizu eta! Deialdia ireki berri dute 2019an zehar egingo duten Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituan parte hartuko duten artistak aukeratzeko. Izen ematea urtarrilaren 22ra arte egongo da zabalik, musikan eta arte eszenikoetan aritu nahi duten artista berri, profesional edo erdi-profesionalentzat.

Katapulta Tour Gipuzkoa musikako eta formatu txikiko arte eszenikoetako zirkuitua da; egitasmoak gazteei arreta berezia eskaini nahi die, eta bi helburu nagusi ditu: musikaren eta arte eszenikoen eremuko gipuzkoar talentuak balioan jartzea eta horiek sustatzea, eta Gipuzkoako eszena kulturala dinamizatzen laguntzea klubei eta antolatzaileei babesa emanez. Animatu eta eman izena!