Emakundek emakumeen aurkako 5.268 eraso zenbatu ditu EAEn irailera arte
Hain justu, egunero hemeretzi.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan urteko lehen bederatzi hilabeteetan 5.268 emakumeen aurkako eraso erregistratu dira. Aurreko urteko, epe berean erregistratutako, 4.879 erasoen aldean %8ko igoera izan da. Horrela, Emakunderen datuen arabera, egunero 19 salaketa aurkezten dira emakumeen aurkako indarkeriagatik.
Eraso motei dagokienez, askatasun sexualaren aurkako delituak 2023ko urtarrila-irailaeko epean 474 kasu izan ziren, aurten epe berean 550era igo dira (+%16), eta bikotekide edo bikotekide ohiek egindako indarkeria salaketek %6,9ko igoera izan dute, aurreko urteko 3.569tik aurtengo 3.815era pasatuz.
Era berean, familiako indarkeriaren salaketek (%8ko igoera izan dute, bikotekideak edo bikotekide ohia ez denak egindakoak), aurreko urteko lehenengo bederatzi hilabeteetan 836 eraso zenbatu ziren, eta aurtengo epe berean, berriz, 903.
Lurraldeka aztertuta, Gipuzkoan emakumeen aurkako erasoek %15,7ko igoera izan dute, aurten 1.733 salaketa egin dira, 2023ko urtarrila-iraila epean egindako 1.498 salaketen aldean. Araban izan da bigarren gorakadarik handiena (+%10,2), 766 erasotatik iazko urtean aurten 844 eraso zenbatu baitira.
Bizkaian, aldiz, emakumeen aurkako indarkeriagatik egindako salaketen igoera txikiagoa izan da, %3koa, 2.691 delitu erregistratu baitira, iazko urtarrila-iraila epeko 2.615en aldean.