Emakunde Sarira hautagaitzak aurkezteko epea irailaren 15era arte dago zabalik
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan egindakoak hartuko dira kontuan.
Emakundek Berdintasunerako Emakunde Sarira hautagaiak irekitzeko epea zabaldu du irailaren 15era arte. Sari horren bidez, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan egindako lanagatik gailendu diren pertsona fisiko edo juridiko publiko nahiz pribatuen jarduna aitortu nahi da jendaurrean. Euskal Herrian emakumeen lana eta ahalduntzea aitortzeari dagokionez alderdi esanguratsuak hobetzeko ekintza, lan edo proiektuak egin dituzten pertsonak izango dira, edo beren jardunarekin, emakumearen zeregina aintzat hartzen eta duintzen lagundu dutenak edo sexuen arteko eskubide eta aukera-berdintasuna sustatzen nabarmendu direnak.
Hautagaitzekin batera, honako hauek aurkeztu beharko dira: gehienez hogei orri izango dituen memoria; emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde egiten dela egiaztatzeko agiriak; memoriaren laburpena, bi orrialde baino gutxiagokoa, eta bilduko cira aurkeztutako hautagaitza sari horretarako egokia izatearen arrazoiak balorazio-irizpideei jarraikiz. Hautagaitza pertsona juridikoa bada, emakumezkoen zein gizonezkoen osaera-kopurua zehaztu beharko da.
Sariaren diru-kopuru gordina 14.400 eurokoa da. Epaimahaiak honako irizpide hauek hartuko ditu kontuan saria emateko garaian: hautagaiak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko lanean egindako ibilbidea; emakumeen lana aintzat hartzearren eta emakumeei boterean dagokien lekua itzultzearren, edo sexuen arteko eskubide- eta aukera-berdintasuna sustatzearren egindako jardun, ekintza, lan, eta proiektuek berez duten garrantzia; eta jardun, ekintza, lan edo proiektu horiek edo proposatutako pertsona horren ibilbideak gizartean duten oihartzuna eta eragina.
Deialdiaren xehetasunak hemen kontsulta daitezke.