Emakumezkoen Munduko Surf Txapelketa, Miarritzen
Bosgarren urtez jarraian jokatuko dute Lapurdin. 32 surflari lehiatuko dira txapeldun izateko. Proba larunbatean hasi eta asteazkenean bukatuko da.
Parte hartzaileen artean, Jennifer Smith estatubatuarra-argazkian- izango da. 24 urte ditu eta bitan eskuratu du dagoeneko Munduko Txapelketa. Besteak beste, Hawaiko Kalia Moniz eta Leah Dawson eta Julie Cox estatubatuarrak ere borrokatuko dira.
Kirolaz gain, musika ere izango da Miarritzen. Hala, larunbatean, La Femmek, Micky Greenek eta The Plastiscinesek joko dute.