Emakumezko Indiana Jones!
Steven Spielbergek baieztatu du; Jones ordez Joan izango da, eta datorren urtean hasiko dira film berria errodatzen. Zer iruditzen zaizue?
Indiana Jonesen sagak film berria izango du, eta oraingoan, arkeologo abenturazalearen rola emakume batek egingo du. Halaxe adierazi du Steven Spielberg zuzendariak. 2019an hasiko dira filma errodatzen.
Zuzendariaren esanetan, Jonesen ordez Joan izena jarriko diote pertsonaiari. Rola berritzeko garaia iritsi dela adierazi du, eta ez dagoela ezer txarrik aldaketa egitearekin.
Bestalde, zuzendariak baieztatu du Harrison Fordek ere parte hartuko duela filmean: "Bere azken aldia izango da, baina sagak jarraituko duela ziur nago".