Emakumeok amets erotiko gehiago ditugu feminismoari esker

Emakumezkook ematen ari garen aurrerapausoen sintometako bat da.

Bada ametsak sekretu askoren isla direla pentsatzen duenik, gure barne desira edo traumen isla ere bai. Batzuetan, amets erotikoak izatean espero ez zenuen norbait azal liteke: kontziente izan ez naizen desira al da? zer egin orain? nire bikoteari kontatu beharko nioke?

Ikerketa batek azaltzen duenez emakumeok sekula baino amets erotiko gehiago ditugu. Alemaniako Friburgo unibertsitateko ikertzailea den Michael Schredl buru duen ikerketak aurkitu duenez aztertutako 2.900 emakumeren amets erotikoen maiztasuna, gutxi gora behera, %18koa da. Partehartzailerik gehienen amets erotikoetan ateratzen ziren pertsonak emakumeak ziren eta gazteak.

Ikertzaileen arabera, feminismoak rol garrantzitsua izan du honetan, honi esker emakumeok irekiago agertzen baikara izandako amets erotikoez hitz egiteko. Esnatze feministari esker emakumeok orain denbora gehiago igarotzen omen dugu gure fantasia sexualetan pentsatzen eta pentsamendu hori ametsetara igaroko litezke. Ezberdintasuna nabarmena da Montrealeko unibertsitateak 2007. urtean egindako ikerketarekin alderatuta. Orduan, gizon zein emakumeon amets erotikoen maiztasuna %8koa zen. Emakumeok aukera gehiago zituzten gainera, amets erotikoak euren bikotearekin egiteko edo bere aurreko bikoteekin; aldiz, gizonezkoak askotariko bikote sexualekin amets egiteko joera zuten.

Errutina, tentsioa eta arazoak ametsen agerpenean eragina izan lezakete. Bizitza sexual aktibo eta gogobetegarria baduzu litekeena da amets erotikoak murriztea, ez baitira pertsonarentzat kezka iturri. Aldiz, bizitza sexual urria edo betetzen ez zaituena baduzu litekeena da amets erotikoak agertzea. Honegatik, amets erotikoak sarritan agertzea kezkagarria izan liteke. Egunerokotasuneko gertaerek eragina dute desleialtasuna erakusten duten ametsen sorreran, adibidez.


Baina, ez gaitezen gai zentraletik urrundu. Emakumeok gure buruari baimena eman diogu, ez soilik gura fantasia sexualak bizi edo pentsatzeko, baita hauek modu irekian komunikatzeko ere. Eta hau guztia feminismoari esker gertatu da.