Emakumeek egindako zinemaren karabana gaurtik ostiralera bitarte izango da martxan
Bederatzi emanaldi egingo dituzte Bilboko Azkuna Zentroan.
Emakumeek egindako zinema karabanaren asmoa emakumeek mundu horretan duten kristalezko sabaia apurtzea da. "Emakumeek zineman duten kristalezko sabaia berehala egiazta daiteke jaialdi ezagun gehienetan: epaimahaiaren osaeran, aukeratutako lanetan, sari eta izendapenetan, filmen finantzaketan eta abar", azaldu dute. Hala, Klaketa Árabe ekoiztetxeak eta KCD garapenerako gobernuz kanpoko erakundeak egitasmo hau jarri zuten martxan duela hamaika urte, "industria zinematografikoak gizonek zuzendutako filmekiko joera handia duen mundu horretan emakume zinemagileak ikusgai egiteko".
Karabanaren hamaikagarren Zinemagileen artean edizio honetan omenaldi txiki bat egin nahi diote fikziozko film luze bat zuzendu zuen lehen emakume kubatarrari, Sara Gomez zinemagileari (1942-1974), eta De cierta manera filmarekin emango diote hasiera karabanari. Hizketaldia Marilyn Solaya zinema-zuzendari kubatarrak dinamizatuko du.
Bestalde, Anaïs Taracena zuzendari guatemaldarraren espioitza eta intrigazko lana ikusi ahal izango da, eta baita Celina Escher zuzendari salvadortar eta suitzarraren ikus-entzunezko istorioa ere, zeinetan abortuak El Salvadorren bizi duen kriminalizazioa jorratu duen.
Gainera, Silvia Voser zinema-zuzendari suitzarrak Ken Bugul idazle eta aktibista senegaldarrari buruz egindako lana ikusi ahal izango da. Neda Hegazi gazte egiptoarrak, berriz, hainbat emakumek Kairoko sorkuntzako dokumentalen tailerrean egindako film laburrak proiektatuko ditu.
Emanaldi gaurtik ostiralera bitarte izango dira Bilboko Azkuna Zentroan. Egitarauaren eta filmeen inguruko xehetasunak hemen bildu dituzte.
