Emakumeak ere suhiltzaile izan daitezkeelako
Erresuma Batuko lau urteko neska batek mutila izan nahi zuela adierazi zion amari, suhiltzaile izateko; mundu osoko emakume suhiltzaileek erantzun diote, tartean Bizkaikoak.
"Nire lau urteko alaba etxera etorri da mutila izan nahi duela izanez, nagusitan suhiltzaile izateko. Aipatu nionean neskak ere suhiltzaile izan daitezkeela, erantzun zidan ezetz, bere liburu guztietan suhiltzaileak gizonezkoak zirela eta ez zuela neska bakarra izan nahi". Hitz horiekin, Hannah Summers kazetari britainiarrak laguntza eskatu zuen Twitterren, bere alabarentzat emakume suhiltzaileen erreferenteak lortzeko. Erantzun birala lortu du; mundu osoko emakume suhiltzaileek erantzun diote, tartean Bizkaikoak; azken hauek bideo bat bidali diote, emakume eta suhiltzaile izatea posible dela adieraziz.
My 4yr old came home yesterday saying she wished she was a boy so she could be a fireman. When I said girls can be firefighters too she said ‘but I’ve seen in books they are all boys and I don’t want to be the only girl.’ Any good vids/books I can show her? #FirefightingSexism
— Hannah Summers (@hansummers) 18 de enero de 2019