Emakume bizardunak

Bizarra mutilen kontua dela? Bai zera! Sarean irudi deigarriak utzi ditu ironia apur batekin eta irudimen askorekin hasi den Ladybeard joera berriak. Aurpegia estaltzeko adinako adatsa duen edozein neskak izan dezake bizarra: ilea atondu, bibotea jarri, nahi izanez gero txirikordak egin, eta listo. Zeren zain zaude froga egiteko? Eta sarean sortu den mugimenduan parte hartu nahi baduzu, atera selfie-a eta partekatu argazkia sare sozialetan!