Emaidazu Mainstream
Tutan come on, Emaidazu MainstreamDistortsio grabe eta astunaren maitaleak dira Salterain (bateria eta koroetan) eta Conde (gitarra eta ahotsean) eta ez dute baxujolerik behar. Lehenengo lanarekin txundituta utzi zuten Euskal Herrian kaña entzuten duen jendea, muga oso altua jarriz. Stonerra egiten dutela diote, punk eta rocka ere aipatzen dituzte baina euskaldunak dira batez ere. Diskoaren izenak egin nahi dutenaren alderantzizkoa dio. Zero mainstreamkiro hasten baita motel. Gorputza prestatzeko abisua da Beti heltzen den drama kanta ikaragarriarekin burua astintzeko. Kontrasteak maite dituzte arabarrek.