Eltxoen iraultza
Klima aldatzen ari omen da eta denok dakigu, gutxigorabehera, aldaketak zein ondorio ekar ditzakeen: tenperatura altuagoak, izotza urtzea, kostaldeko egungo hiri eta herri batzuk urpean geratzea
Ikertzaileen arabera, beste mehatxu bat datorkigu gainera, gaixotasunak hedatzen dituzten eltxoak, alegia. Tenperatura igoerak mesede ederra egingo die mota honetako eltxoei eta beraz, nabarmen ugaldu eta beste zenbait lurraldetara zabalduko dira. Adibide argiena Aedes albopictus eltxoa da. Eltxo hau, jatorriz asiarra den arren, Ameriketan eta Afrikan izurrite horia zabaltzen ari da gaur egun.