Elkartasun basatia

"Esan gabe doa. Minarena naiz zorionarena beste. Jendez beterik dagoen gutxiengo batekoa naiz". Gutxiengoez, eta norbanakoaren eta taldearen arteko harremanaz dihardu Guillanek bere azken poema liburuan. Horrez gain, identitateari buruzko gogoetatxoak ere baditu eta, azken bi ataletan, antzerki munduarekin duen harremana islatu du. Gogoeta eta ideia interesgarriak dituen arren, zenbait poema arrotz samarrak suerta daitezke. "Ez dago bizi duzun horretatik ihes egiterik. Ez dago zarena beste fikziorik".