Elkanoren inguruko animaziozko filma Donostian

Sevillan hasi eta amaitu zen bidaiaren ingurukoak kontatzen ditu film luzeak eta San Telmo museoan izango da emanaldia ostegunean.

2019an sortutako Elkano. Lehen mundu bira filma eskainiko dute hilaren 19an, osteguna, 19:00etan, Donostiako San Telmo museoan. 10 urtetik gorakoei zuzendutako filma da. 

Elkano, lehen mundu bira animaziozko film luzea da, Angel Alonsok zuzendu eta Dibulitoon Studiok ekoitzitakoa. 1519an Sevillan hasi eta hiru urtegarrenera toki berean amaitu zen bidaia zirkularra, lehen mundu bira, da istorioaren ardatza. 240 gizon Sevillatik irten ziren bost itsasontzitan, eta bakarrak lortu zuen itzultzea, Juan Sebastian Elkano euskal herritarrak. Angel Alonso pasaitarrak abiapuntu hori hartu du 90 minutuko film hau egiteko.