ELIKADURA BURUJABETZA ERAIKITZEN DUTEN BERTAKO ESPERIENTZIEN MAPA; bozkatu!

Bizilurrek zure boza behar du Elkarlan Sariak irabazteko; lagundu!

Duela urtebete, Politika Publikoak Elikatzen webgunea aurkeztu zuten Bizilurren kideek. Bertan, elikadura burujabetza eraikitze nduten bertako esperientzien mapa sortu dute; mapa hau elikadura burujabetza lurraldeko eraldaketa politiko ikuspegiaren inguruko ikasketa eta hausnarketa kolektibo baten ondorio da. Elikadura eskubide eta eraldaketarako motor gisa irudikatzen du Bizilurrek eta ingurumen eta sozial-sistema justuago, orekatuago eta jasangarriago bat sustatu ahal dugula uste dute, bizitza erdigunean jarriko duena.

Gainera, lurraldea eta bertakoa bide estrategiko bezala ulertzen dituzte eskubideak lortzeko alternatibak eraikitzerako orduan. Bertako izaeran aurkitzen dute autonomia gehiago, non sistema agroekologikoak ezarri eta bertako egoerara egokituko diren, harremanak eta kolektibotasuna indartuz. Bertako izaera berreskuratu behar dela diote, elikadura burujabetza sustatuko duten alternatiba praktiko eta errealak eraikitzetik beste bizi eredu batetara eramango gaituzten gainontzeko burujabetzetara.

Mapa kolaboratibo horretan, orain arte 200 esperientzia baino gehiago bildu dituzte, sustatzen dituztenak elikadura-burujabetza, energia-burujabetza, tokiko elikadura-sistemak, emakumeen autonomia, antolaketa kolektiboa eta ezagutza askea.

Orain, mapa hori Elkarlan Sarirako hautatutako proiektuen artean dago, balio publiko partekatua sortzea sustatzen duten proiektuak saritzen dituena. Publikoaren botoak aukera gehiago ematen die hori lortzeko.

Egin duten lana gustuko baduzue, Hemendik pasa eta boto bat ematera animatzen zaitugu. Hamahirugarrena da, eta minutu bat baino gutxiago behar da.