Elhuyarren itzultzaile automatiko eleaniztuna, doan ordenagailu eta mugikorretarako
Doan erabili daiteke itzultzailea.eus webgunean edota mugikorrean deskargatuta. Bost hizkuntza dakizki: euskara, gaztelania, frantsesa, katalana eta galegoa.
Gaurtik erabilgarri dago Elhuyarren itzultzaile automatiko eleaniztuna. Doakoa da eta ordenagailu eta mugikorretan erabili daiteke helbide honetan sartuta: itzultzailea.eus
Adimen artifizialean eta sare neuronaletan oinarritutako punta-puntako teknologia oinarri hartuta, Euskal Herriko hiru hizkuntza nagusiari (euskara, gaztelania eta frantsesa) katalana eta galegoa gehitu dizkiete itzultzaile automatikoari eta denon eskura jarri du doan.
Ordenagailuz erabili nahi bada itzultzailea.eus web gunean sartu behar da, edota mugikorreko aplikazioa deskargatu daiteke Google play-n. Behin itzultzailea aurrean edukita aski da testua dagokion tokian idaztea, emaitza zer hizkuntzatan nahi dugun aukeratzea eta “itzuli” botoia sakatzea.
Mugikorreko aplikazioaren kasuan gainera, ez dugu testua aplikazioan idatzi beharrik. Irakurtzen ari garela, testua aukeratzean, kopiatu sakatzen bada Elhuyar itzultzailearen ikonoa agertuko zaigu. Bertan klik eginda zuzenean irekiko zaigu aplikazioa eta kopiatuko dugun testua agertuko da. Erraz erraza da!