"Eleketa, Oztibarreko ahozko oroimenak" erakusketa ikus daiteke Larzabalen

Oztibarreko 28 lagunek beren bizipenen eta oroimenen berri ematen dute lekukotasun filmatuen eta argazkien bidez.

Eleketa, Oztibarreko ahozko oroimenak erakusketa jarri dute Behe Nafarroako Larzabaleko Espelletenia ostatu-kulturgunean. 2007az geroztik, Ipar Euskal Herriko biztaleen ahozko memoria biltzen ari da Euskal Kultur Erakundea, Eleketa izeneko programaren baitan, eta urtean hogeita hamar bat lekukotza jasotzen ditu.

Erakusketaren helburua lurralde bakoitzean bildutako lekukotasunak lurraldera itzultzea eta jendeak gozatzea da. Hazparnen, Donibane Lohizunen, Donibane Garazin, Baigorrin eta Maulen egin izan dituzte erakusketak, eta orain Larbazalen txanda iritsi da.

Oztibarreko hogeita zortzi lekukok beren bizipenak eta oroimenak aipatzen dituzte bideo-pasarteetan. Bideo-pasarteak euskaraz eta frantsesez aurkeztuak daude.Argazkiak ere badira kulturguneko paretan zintzilikaturik. 

Errportajeen artean, EKE-k Kanaldude herri telebistarekin partaidetzan ekoiztutako Oztibartarrak lekuko dokumentala aipa daiteke .Maite Barnetche kazetariak (1941-1986) telebista publikoarentzat, Euskal Herria orai eta gero izenburuarekin, Iholdi-Oztibarren egindako hainbat erreportaje ere bildu dituzte erakusketan,

Larzabaleko Manex Erdozaintzi-Etxart Kolegioko hogeita bi ikaslek Etnologo gazte egitasmoaren baitan sortutako erreportaje laburrak ere badira. 

Erakusketa urriaren 19ra arte egongo da zabalik, astelehenetik larunbatera.