“Electropica"

Elektronika eta tropikoa. Tomas Darnal eta Kuba. Mano Negra-ko kide ohiak egindako lanak entzunda, musikari baten bilakaera nolakoa izan daitekeen atzeman daiteke. Teknologia berriak menderatzeak denbora eskatzen du. Tomas aspalditik ari da honetan, eta bere proiektua sendotzea lortu du. Emaitza Karibe aldeko erritmoen eta elektronikaren arteko maitasun istorioa da. Beroa eta dantzagarria oso. Eta funkia maitale gisa.