“El ultimo (el) de la Polla”

Rockero zaharrak ez dira inoiz hiltzen —edo 'punker' zaharrak esan beharko genuke?—. La Polla banandu izana azken urteotako berri garrantzitsuenetakoa da inguruotan. Izan ere, La Pollak estilo bat sortu du: gaiei abesteko modu bat, abestiak egiteko era bat. Behar bada, azken disko honek ez du La Pollaren garai bateko freskotasuna, baina La Pollaren ezaugarri guztiak berresten ditu. Ironia —batzuetan sakarmoa— eta umorea barra-barra Evaristoren ahotsean. Gauzak ez zailtzea, zuzen egitea. "A tu lado", "Violencia", "Loco manbo" eta "Ahora unos minutos de publicidad" kantuak Aguraingo taldearen betiko estiloaren erakusgarri ona dira. Testamentu ona da. Goian bego.