El temperametal sonido de. Vol. 01"
Taldearen izen osoa Los Granadians del Espacio Exterior da. Horrela esanda, agian, errazago ulertuko dugu musika unibertsoko martiztar hauek egiten dutena. Edo ez? Zaila da azaltzea. Argi dago 60eko hamarkadako musika eta estetikarekin txundituta daudela, eta diskoa entzunda, jamaikar reggaea eta rocksteadya egiten dutela esan daiteke. Hori bai: garai hartako beldurrezko B mailako filmeen eraginpean edo, soinu berezia ematen diote kantei. Horrek egiten du bereziki erakargarri diskoa. Lee Perry-k entzungo balitu!