“El liao” ***

Katalunia aldetik datozkigu, kaleko rock and rolla oinarri duen lehen disko luzearekin. Ideia bat egitearren, Extremoduro, Barricada edota Marea taldeen ildotik doazela esan genezake; dena den, errazkeria handia litzateke, taldea haien kopia dela esatea. Nortasun propioa ez ezik, estilo propioa dute Corcho taldeko elementu hauek. 80-90eko hamarkadetako rockaren eremuan igeri egiten dute, baina berezko ukituarekin. Generoaren zaleei oharra: adi Amor prestado, Encarcelado eta El liao abestiei. Abesti horiek barrena ukituko dizuete.