El asombroso mundo de Borjamari y Pocholo *
XXI. mendean bizi arren, 80ko hamarkadan hondoraturik segitzen dute Borjamari eta Pocholo anaia bitxiek. Pijoak eta freaky hutsak dira biak, eta nostalgiaz oroitzen dute Mecano pop taldearen urrezko garaia. Ana Torroja eta Cano anaiak berriz ere elkartu, eta Festimad jaialdian kontzertu bat eskainiko dutela kontatu die Pelayo lehengusuak. Baina, noski, guztia broma krudel bat baino ez da. Komedia arin, txolin eta tuntuna da.