Ekosexualak; natura sexuala denean

Inoiz pentsamendu lizunak izan dituzu naturaz inguraturik? Baliteke zu ere ekosexuala izatea!

Noizbait izan duzu erosi berri duzun barazkietako batekin fantasia sexualik? Mendira edo basora joan eta bero-bero jartzen zara? Baliteke ekosexuala izatea? Baina zeintzuk dira ekosexualak?

Gezurra badirudi ere, 15.000 ekosexual daude munduan; naturarekin eszitatzen dira eta zuhaitz enborrekin, arrokekin edota belarrarekin masturbatzen dira, baita errekako urarekin, loreak usainduz...

Ekosexualtasuna ez da joera sexual bat, bizitzeko filosofia bat baizik; ekosexualak beganoak dira, ekologista sutsuak, naturarekin erabat maiteminduta daude. Edozein izan daiteke ekosexuala, zure joera sexuala dena dela; heterosexuala, homosexuala, bisexuala, asexuala... horrek ez du garrantzirik. Ekosexualek natura maite dute guztiaren gainetik, eta edozer egiteko prest daude babesteko. Aktibismoa eta sexua uztartzen dituen bizi filosofia honekin bat egiteko prest?