Ekonomia ala politika?

15 urte betetzekotan zen Esan Erran euskarazko irratia, baina urteurrena bete aurretik emisioa eten behar izan du. Imotz, Basaburua, Ultzama, Odieta, Anue, Atetz eta Lantz udalerrietan entzuten ahal zen euskara hutsezko irrati bakarra zen. Nafarroako Gobernuak diru laguntzak kendu dizkio, krisi ekonomikoa aitzaki. Irratitik, baina, erabaki politikoa izan dela salatu dute, eta euskararen aurka egiteko baliatu dutela. Ekonomiaren itzalpean, politika eginez.