Udako Argazki Lehiaketaren irabazlea: Ekaitz Zilarmendi

Uztaila hasieran abian jarri genuen lehiaketa eta jaso ditugun argazkien artean Zilarmendirena izan da aukeratua!

GAZTEZULOko Instagram kontuan argazki lehiaketa jarri genuen martxan, eta saria,  Urruti Sport-en eskutik,  BI LAGUNENTZAT PARAPENTE HEGALDI bat izan da!

Honako baldintzak bete behar ziren:

  1. Atera argazki bat GAZTEZULO aldizkariarekin (zeharka izan daiteke), zauden lekuan zaudela, eta igo Instagramera.
  2.  #GaztezuloUdan traola erabili
  3. Jarraitu eta etiketatu @gaztezulo eta @urrutisport !

 

ARGAZKI IRABAZLEA (EGILEA: EKAITZ ZILARMENDI)

 

 

ZORIONAK!