Ekaitz Saies piraguista, lehiarako prest
Piraguista donostiarrak denboraldiko lehen txapelketa garrantzitsua  jokatuko du asteburuan Vichin (Frantzian). Munduko Txapelketa abuztuan  izango da, Polonian, eta proba horretara indarrean iritsi nahi du  Saiesek.  
Joan den urtean, Munduko Txapeldun izan zen 4X200 proban, errelebutan. 2012an Londresen jokatuko diren Olinpiar Jokoetan lehiatzea espero du Saiesek. Mikel Izkierdo entrenatzailearekin hasi da denboraldi honetan piraguista donostiarra. Hori ez da berrikuntza bakarra; pala handiagoa erabiltzen ari da eta ontzia, aldiz, txikiagoa da.